http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Camane

Camané & Mario Laginha

Home  /  Programazio  /  Fado  /  Current Page

IX. Noites de Fado.

Mário Laginharen pianoa eta Camanéren ahotsa, biak batera, “Aqui está-se sossegado” izenburuko proiektuan.

Camané eta Mário Laginha ez dira ezezagunak. Dagoeneko batera agertu dira zenbait kontzertutan. Noizean behin elkarlanean ibilita elkar ulertzeko modua hobetzearen ondorioz, ezinbestean, sinbiosi honetan gehiago sakondu dute: “Aqui está-se sossegado” izeneko proiektua ahotsari eta pianoari garrantzia handiagoa emateko asmoz prestatu zen hasieratik, izan ere, tresna horiek agertokian elkartu zirenetik etengabeko konplizitatean ibili dira.

Proiektu hau osatzen duten kontzertuen diseinuaren arabera, pare bat kantu egongo dira, fado-abeslari tradizionalaren arauari jarraituz, Camanéren errepertoriotik aterata. Gainera, Mario Laginhak konposatutako kantu argitaragabeak ere sartuko dira. Honi dagokionez, Álvaro de Camposen “ai Margarida” olerkirako musika konposatu zuela esan behar dugu, hain zuzen, Camanéren azken diskoetako batean sartzen dena.

5 kontzertutarako bonua: 92€. BBK Salako leihatilan ordaindu ahal izango da soilik Kutxabank txartelaren bidez (txartel bakoitzeko gehienez bonu bi).

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial