Bianca Gismonti Trio

Igandea
29
Mar 2020
BERTAN BEHERA Erosketa egin den kanal beretik itzuliko da bertan behera geratu diren ekitaldien sarreren dirua. Musiketan. Bianca Gismonti Trio bere hirugarren albumera iritsi da, mundu osoan barrena nabigatuta, sustrai brasildarrak bidelagun. “Desvelando Mares” Hungarian grabatu da, eta zenbait herrialdetako soinuetan inspiratuta dago. Dibertsitate handiko familiatik eta halako herrialde batetik etorrita , Biancak nahasketa horretatik lor daitekeen oparotasuna miresten du. “Betidanik, loturak bilatu izan ditut, eta dibertsitatean batasuna erdietsi nahi izan dut. Hori guztia, betiere, Brasileko nire lurraldeekiko erroak eta identifikazioa oinarri” dio artistak. Hasierako albumetik, Biancak Julio Falavigna eta Antonio Porto musikariak izan ditu lagun, eta hirukotea hainbat lurraldetan zehar bidaiatu da: “Bertako istorioek zerumuga berriak eskaini dizkidate, eta nire bihotz brasildarrak nire zuhaitz musikagilearen barruan bertan taupadaka ari diren kolpe ugari sumatu ditu” dio Biancak. tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content