BBK Sala Etxean: Eñaut Elorrieta

Ostirala
24
Api 2020
BBK Sala Etxean: online programazioa zuzenean gozatzeko. BBK Salaren webguneak eta Telebilbao kateak zuzenean emango dute ikuskizun hau.

Aukera ezinhobeagoa du publikoak lan berri honen eta kantariaren eskutik abesti berrion zapore gozoa bezain sentikorra eskuzabalki jasotzeko. “Irteera argiak” lan berria erabat sinesgarria eta atsegina baita, eta neurri handi batean baita hunkigarria ere.

Disko berriko abesti sendoez gain, bere errepertorio esanguratsuaren esentzia ere ekarriko du Eñautek zuzenetara, haseratik erakutsi dituen zintzotasuna eta benetakotasuna eskenatokira ekarrita. Batetik, barruan dituen kezkak eta sentipenak kantu eder bilakatu dituelako eta hala eskaini dizkigulako, ondoan gauzka kantariak, bihotz berekoak garela sentierazten digularik. Bestetik, kantuek musikaren naturalitateari erantzuten diote, ondoan dituen musikari bikainen lana eta eragina jasoaz, kantuaren oinarria galdu gabe, makinen erabilpen hutsaletik urrun, apaindura soberakorik gabe. Kontzertuak, horrela, humanitatean irabaziko du. Musikaren magia jotzaile talentoa, trebeziaren eta elkarren arteko konplizitatearen baitan dagoela agerian utziz.

Eñaut Elorrieta: Ahotsa eta kitarra akustikoa
Ruben Caballero: Kitarra elektrikoa, koroak

[:]

Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content