http://www.bbk.eus/?lang=eu

BBK Sala Etxean: Doctor Deseo

Home  /  Programazio  /  Musika  /  Current Page
BBK Sala Etxean: online programazioa zuzenean gozatzeko. BBK Salaren webguneak eta Telebilbao kateak zuzenean emango dute ikuskizun hau.

https://youtu.be/F4mPc_CHwEA

Kontzertu akustikoa, Francisen ahotsarekin eta bere gitarra-jotzailearekin: ‘Toro’. Bizkaitarrek artista maitatuenetako batek eskainiko digu gaueko emanaldi berezi hau, izan ere, berak dauka zuzeneko onenetakoa .

1987an lehen diskoa argitaratu zutenetik, Doctor Deseo musika-taldea ukitu elektroniko eta hunkigarria daukan rockarengatik bihurtu da ezagun. Bere hitzetako gai gehienak hiriguneetako kontu pertsonalak izaten dira. Francis Diez abeslariak, itxura anbiguoz jantzita (liga gorriak, ezpainak eta azazkalak margotuta, bere orban probokatzailearekin, gaur egun arte), ahots sakona ematen die abestiei eta, kantatu baino kontatu egiten duela ematen du.

Urteen poderioz, talde honek zaletuen fideltasuna eta musika arloaren errespetua handia bereganatu ditu. Aldizkako lan, bira eta kontzertuei esker, zaletuek oso zuzeneko onen bitartez dastatu dezakete haien musika.

[:]


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial