BBK Off Festival. Tribiz Baserri Galdue

Asteartea
06
Uzt 2021
700 urtetik gora dituen Bizkaiko baserririk zaharrenaren aurrean bizi naiz, atez-ate. Edo honetaz geratzen den harri eta haga erorien aurrean. Gure familiaren azken belaunaldiko elkarren arteko gatazkek utzi zuten 1800 metro karratuko baserria arkeologia objektu bihurtzen. Baserri bat gelditzen den momentuan erortzen hasten baita. Zortez, ekintzak erreproduzitzeko dokumentu batzuk kontserbatzen ditugu: Lan tresnak. Tresna hauek, lanaren nostalgiaren inguruan zabalduko digute gogoeta: Gure arbasoak baser­ria zutik mantentzen zuten ekintza hutsa ziren, lana. Ekintza hauek ote dira gure ondarerik handi­ena? Baserritarren bilobak aktoreak dira gaur egun: eszenaren bizitza, ekintza eta tresna horien oi­hartzunaren erabilera bilatzen duten baserritar posmodernoak Egungo gaia da baserriarekin dugun gaztaka: erabilera galtzen ari den ondarearekin zer egin?   tiketak
Sarrerak: Dohainik

10€

Tematikoak

Skip to content