http://www.bbk.eus/?lang=eu

BBK Off Festival. Trabajos de interior

Home  /  Programazio  /  Antzerkia  /  Current Page

Andre bat goitik beherako militante nihilista da, benetakoa, agerikoa, eta bere baitan dagoena ezagutzea erabaki du. Belarri-babesak jarrita bizi dela konturatu da, hamsterrentzako gurpil zoro batean bezala, bizitzaren nagiak jota dago, askotarikoa den eta azkarregi doan mundu kaotiko eta lausoaren barruan bizi da… Itota, estresatuta, norabidea galduta bizi da… Ez dago geldialdirik, indarra alferrik erabilita, gainezkatuta: irudiez, sasi-albisteez… pentsatu barik pentsatu, inoiz heltzen ez den ongizatea bilatzeko etenbako joan-etorriak. Gauzak horrela, egoerari aurre egitea erabakiko du eta bere baitako mundua, haren prozesu eta zirrikituekin batera, egun osoz arakatzeari ekingo dio. Lanean hasiko da: kanaberak eta plastikoak erabilita instalazio artistikoak egingo ditu; erakustaldi surrealista batean elkarrizketak izango ditu bere eskeletoarekin; bere aldartea kanpoko irudiarekin bateratzen saiatuko da; hitz batean, zoriontsu, funky, konspiranoiko, patafisikazale…  jarriko da. Baina badaki funtsezkoa den hori modan egongo ez dela, eta txepeltzat hartuko dutelakoan, beste bide batzuen bila abiatuko da behin eta berriz. Asperdura existentziala bilatzeko eragile gisa hartuta, bizitzea zer den aztertzen hasiko da buru belarri.

 

 

FITXA ARTISTIKOA: Egilea: Espe López; Zuzendaritza: Espe López; Aktorea: Patricia Franco; Musika: Juan Zulaika; Agertokia: itsaso Azkarate; Argiztapena eta soinua: Itziar Bo.

tiketak

 


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial