BBK Off Festival. Interakzio Laborategia

Osteguna
08
Uzt 2021
Inprobisatzeko eta konposatzeko laborategia denbora errealean. Egileak: Bagara Kolektiboa (dantzaren eta arte eszenikoen inguruko ikerketa sustatzeko xedez 2020ko udan Euskal Autonomia Erkidegoan sortutakoa). Interpreteak: Ane G, Maider E eta Uribarri A. Hiruek erabiltzen dute gorputza tresna gisa, dantzaren hizkuntza baliatuta. Haiekin batera beste kide bi daude: soinuen nahasketarekin jolasten duen musikari bat (Unai B); eta esperimentatzeko ikus-entzunezko tresnak garatu dituen informatikako ingeniari bat (Aritz L). Laborategiko saio bakoitza une jakin eta leku zehatz batean gertatuko denez gero, bakarra eta errepikaezina izango da. Horren ondorioz, BBK Salara etorritako ikusleen eraginpean egongo da ezinbestean. Beraiek izango dira topaketa honen funtsezko osagaia: behatzaileek hartzaile pasibo izateari utziko diote eta edukien sortzaile bilakatuko dira. Hala, beraiek luzatutako ideia eta gaiak proposatutako zuzeneko bizipen hori gidatzeko baliagarriak izango dira. Laborategi honek lau bloketan banatutako egitura dauka: hasieran fraktal bat agertuko da. Laborategi berri baten abiapuntua, haren bizitza eta hasiera irudikatuko du. Laborategi horrek bere burua birsortuko du baina, aldi berean, apartekoa izango da eta, horretarako, ikusleen laguntza eskatuko dute. Hala, haien intereseko gaiak iradokiko dituzte, agertokian islatuta ikusi nahi dituzten horiek. Hortik aurrera, hainbat harreman-mota sortuko dira, laborategi honek dauzkan aukera guztiak uztartuta. tiketak
Sarrerak: Dohainik

11,50€

Tematikoak

Skip to content