BBK Off Festival Breves Matinales

Igandea
11
Uzt 2021
12:00h CUANDO LAS COBRAS COSAN SENTIDO 1) Hitzez hitzezkoa denaren nolakotasuna. 2) Testu bat interpretatzeko edo itzultzeko zehaztasuna. 3) Ohatzeari (Litera delakoari) dagokiona edo hari buruzkoa. Hitzez hitz egindako itzulpenak. Antzezlan honetan hitzen ageriko esanahiarekin jolasten dute, adierazpenaren eta objektuekin egindako lanaren bidez. Oinarri dituen lan-ildoak honako hauek dira: - Hizkuntza hitzez hitz ulertzea adierazlearen eta esanahiaren arteko biderik laburrena da, pentsamendu zehatzari helduta, izan ere, semiotika desitxuratu egin da bigarren interpretazioen bila. - Hitzen materialtasuna haien zolitasunari, (soinuaren etika deritzogun) fonetikari erreparatuta, hitzen alderdi formalak ardatz hartuta eta ez haren edukian eta semantikan (polisemia, hizkuntzaren erabilerak, esanahi bikoitzak, berba-jolasak,….). Unibertso material/literal honen barruan antzezleen, entzuleen eta espazioaren arteko harremanek sortzen dituzten aukerak bilatzen dituzte, honako parametro etiko eta estetikoak kontuan hartuta: - Arlo espezifikoari eustea - Jolasa pentsamenduen sortzaile gisa - Oraingo unea plazeretik abiatuta partekatzea. Erabat funtzionalak diren elementuen bidez, ekintzak berak hitz egitea lortzen da. Egitate eszenikoaren elementu tradizionalez baliatuta eta ikuslearekiko zuzeneko komunikazioan oinarrituta, pentsatzeko eta harremanetan jartzeko beste modu batzuk ezarri nahi ditugu. FITXA ARTISTIKOA: Ideia, sorkuntza eta egikaritza: Amaia Bono eta Damián Montesdeoca     12:30h YO MISMO YO MISMO antzezlanean egileak berak, antzezle gisa, irudien proiekzioarekin batera bere gorputzaz eta ahotsaz baliatuta, berezko nortasuna bilatuko du agertokian. Horrela, hainbat joko eszeniko argiztatzeko eta sortzeko aukera izango du, bere gorputzean islatuta. Horretarako, bideo-mapping-aren teknika erabiliko du, bere buruaren aurkezpen ahalik eta osatuena egin ahal izateko. Ikusleekin harreman zuzena izateko eremu horretan, antzezlearen nortasunaren bila egindako bidaiaren bidez, gogoeta piztuko du ikusleengan: beraien nortasunaz, identitatearen kontzeptu berari buruz eta hura betetzeko ezintasunaz. Espazio horretan, betidanik nahi izan duguna izateko aukeraz gain, ezer ez izateko modua egongo da, edo nor garen jakin barik amaitu ahal izango dugu. FITXA ARTISTIKOA: Antzezlea: Alvar Cirarda Larrinaga.     13:00h COÑO Banakako eta zuzeneko antzezlan performatiboa, unean bertan eraikita, egintza bizi eta zuzeneko ekintza gisa. Bertan, irudia da unean bertan bizi dugun gertaeraren berri ematen digun protagonista. Eguneroko gauzak desegiten, erabiltzen eta eraisten dira ikusleak eta ekintzak berak beharrezko duten interesa sortzeko. “∅∅Ñ∅" deritzodan antzezlanean garatutako ideiak agindutako emetasuna eta ukatutako amatasuna ditu oinarri. FITXA ARTISTIKOA: Antzezlea: Alaitz Cabriada     tickets
Sarrerak: Dohainik

5€

Tematikoak

Skip to content