BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020

Asteazkena
09
Abe 2020
13. Nazioarteko Mendiko Zinemaldia. THIS LAND (11’) - Whit Hassett & Chelsea Jolly, AEB, 2019 (V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania). Faith E. Briggs ekintzaileak 150 milia osatuko ditu korrika AEBetako lur publikoei buruzko eztabaidaren erdigunean dauden hiru monumentu nazionaletan barrena. Inklusio eta ahalduntze bidaia horretan, Faithek lur horiei babesa kentzeak ekar dezakeena aztertzen du, baita jendea aukera horren jakitun ote den ere. THE CHAIRLIFT (12’) - Mike Douglas, Kanada, 2020 (V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania). Askotan oharkabean pasatu eta gutxietsi egiten den arren, teleaulkia eski modernoaren historiako asmakizunik handiena izan daiteke. Nola iritsiko lirateke bestela eskiatzaileak mendi tontorrera? Gutako asko egunean egoteko borrokan ari gara mundu estresatu honetan, baina eski pare bat, malda zabal bat eta euskailu finko bakarreko teleaulki bikoitz bat izan daitezke behar dugun konponbidea. METANOIA (23’) - Florian Gassner, Alemania, 2020 (V.O. Alemana / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa). Nola Tirolgo Timmelsjoch mendi gainetako pasabide elurtuan, negu amaierako lagunarteko eski egonaldi bikaina izatekoa zena, tentsio eta kezka iturri bihurtu zen, pandemia Europan indartu eta itxialdia agindu zenean. Sei lagun gazteren arteko eztabaidak eta hausnarketak, eta menditik atzera zibilizaziora itzultzeko hartu beharreko erabakiak, birusa paradisuko atea joka hasi zenean. TERRA INCOGNITA (23’) - Corey Rich, Austria, 2018 (V.O. Ingelesa-Errusiera / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa). Kilian Fischhuber, Robert Leistner eta Galya Terenteva eskalatzaileek, Siberiako tundra bete-betean, jomuga berezi batera iritsi nahi dute: haitz zutabe harrigarri batzuk, etxe orratz tankerakoak, artean oso ezezagunak eta, noski, inork eskalatu gabeak. Sergey Karpukhin geologo eta abenturazale errusiarrak eman zuen leku miresgarri horren berri argazki batzuen bidez eta, amuari helduta eta Karpukhin gidari dutela, eskalatzaileen espedizioak zeharkaldi neketsua osatu beharko du han eskalatu ahal izatearen plazera bizitzeko. VAELTAJAT – WANDERING IN THE WHITE (28’) - Otto Heikola, Finlandia, 2019 (V.O. Finlandiera-Ingelesa / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa). Orientazio kirolean eskarmentu handiko bikote bat, garai batean lehiaketa garrantzitsuak irabazitakoa, Laponian lau eguneko eski zeharkaldi bat egitekotan da. Abiatu orduko, elur ekaitz batek harrapatuko ditu eta noraezean geratuko dira. Bidaia lasai eta atsegin bat izatekoa zena, amesgaizto bihurtuko zaie. Hil ala biziko erabakiak hartu beharko dituzte, muturreko baldintzetan. tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content