BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020

Osteguna
10
Abe 2020
13. Nazioarteko Mendiko Zinemaldia. SPELBOUND (5’) - Richard Sidey, Zeelanda Berria, 2020 (V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania). Hegaldun trajeekin egiten diren BASE jauziak adrenalina eta zirrara bilaketarekin lotu ohi dira beti. David Waldenek eta bere lagunek, ordea, haratago joateko proposamena luzatzen dute: jauzien alde kontenplatiboan sakondu nahi dute, eta horretarako Zeelanda Berriko mendiak hautatu dituzte agertoki bezala. CARIE (25’) - Achille Mauri, Italia, 2020 (V.O. Italiera / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa). Eskaladaren artea agertoki berezi batera eramana: munduko marmolezko harrobi handiena, Italiako Alpe Apuanoetan. Eskalatzaileari beste edozein testuingurutan aurkitu ezin dituen sentsazioak eta mugimenduak eskaintzen dizkion agertokia. Aldi berean, eskalada ezagutza-bide bihurtzen da, giza ustiapenak naturan nola eragin dezakeen ulertzeko eta horren berri jasotzeko. SIN LÍMITE (71’) - Daniel Fernández Cañadas, Espainia, 2019 (V.O. Gaztelania / Azpitituluak: Euskara-Ingelesa). 8 urterekin, Jon Santacanari endekapenezko gaixotasun bat diagnostikatu zioten, eta pixkanaka ikusmenik gabe geratu zen. Iragarpen guztien aurka eta gorputzaren mugak muturrera eramanez, Jon historiako eskiatzaile onenetakoa bihurtu da: urrezko 2 domina eta zilarrezko 4 Joko Paralinpikoetan. Ia ikusmenik gabe, 120 km/h-ko abiadan jaitsierak burutu ahal izateko gako nagusia Miguel Galindo gidari eta bidelaguna izan da, 17 urteko ibilbide oparoan. tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content