http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Mendi Film 2020

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020

Home  /  Programazio  /  Zinema  /  Current Page

13. Nazioarteko Mendiko Zinemaldia.

SPELBOUND (5’) – Richard Sidey, Zeelanda Berria, 2020 (V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania).
Hegaldun trajeekin egiten diren BASE jauziak adrenalina eta zirrara bilaketarekin lotu ohi dira beti. David Waldenek eta bere lagunek, ordea, haratago joateko proposamena luzatzen dute: jauzien alde kontenplatiboan sakondu nahi dute, eta horretarako Zeelanda Berriko mendiak hautatu dituzte agertoki bezala.

CARIE (25’) – Achille Mauri, Italia, 2020 (V.O. Italiera / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa).
Eskaladaren artea agertoki berezi batera eramana: munduko marmolezko harrobi handiena, Italiako Alpe Apuanoetan. Eskalatzaileari beste edozein testuingurutan aurkitu ezin dituen sentsazioak eta mugimenduak eskaintzen dizkion agertokia. Aldi berean, eskalada ezagutza-bide bihurtzen da, giza ustiapenak naturan nola eragin dezakeen ulertzeko eta horren berri jasotzeko.

SIN LÍMITE (71’) – Daniel Fernández Cañadas, Espainia, 2019 (V.O. Gaztelania / Azpitituluak: Euskara-Ingelesa).
8 urterekin, Jon Santacanari endekapenezko gaixotasun bat diagnostikatu zioten, eta pixkanaka ikusmenik gabe geratu zen. Iragarpen guztien aurka eta gorputzaren mugak muturrera eramanez, Jon historiako eskiatzaile onenetakoa bihurtu da: urrezko 2 domina eta zilarrezko 4 Joko Paralinpikoetan. Ia ikusmenik gabe, 120 km/h-ko abiadan jaitsierak burutu ahal izateko gako nagusia Miguel Galindo gidari eta bidelaguna izan da, 17 urteko ibilbide oparoan.

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial