http://www.bbk.eus/?lang=eu

Baloreak

Home  /  Programazio  /  Familiak  /  Current Page

10 urte BBK Sala.

Eusko Jaurlaritzak ezarritako mugikortasun neurrien ondorioz, kultur ikuskizunetara udalerriko biztanleei soilik joatea ahalbidetzen du. Horrela, “Baloreak”-en kontzerturako sarrerak bueltatzeko eskaera epea zabaldu dugu bilbotarrak ez diren guztientzat. Zure sarrera itzuli nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitez salabbk@bbk.eus helbidean.

“Baloreak” izeneko proiektua Euskal Herriko txoko guztietara musikaren bidez balioen inguruko ikuspegi berriak helarazteko asmoz sortu da.
Proiektuaren ardatza 8-14 urte bitarteko bost neska-mutilek osatutako musika-taldea da: Netsanet, Kaiet, Luna, Iradi eta Asier musika maite duten neska-mutilak dira.

Helburua baloreak sustatzea da eta, horretarako, funtsezko balioen inguruko ikuspuntu berria ezarriko dute, norberaren bizipenetatik jorratuta eta politika, erlijio edo bestelako arloetako inolako ukiturik gehitu gabe… Hori guzti hori Pello Reparaz nafar ekoizle ezagunak konposatutako abestiekin burutuko da.

Proiektua mundu osora zabaltzeko, beste herrialde batzuetako (Mexiko, Mendebaldeko Sahara, Kanada, Korsika…) haurrek bertako beste bostekin batera abestiak kantatzearen bidez parte hartuko dute..

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial