Lege-oharra

Lege-Oharra

Bilbao Bizkia Kutxa Fundación Bancaria- Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa (aurrerantzean “BBK”) webgunean sartzea eta bertan dagoen edozein produktu edo zerbitzuren inguruko informazioa erabiltzea, Lege-ohar honetan zehazten diren baldintzen pean egingo da, eta baldintza horiek onartuta. Hartara, BBKren webguneak eskaintzen dituen informazio eta zerbitzuetan sartu eta horiek erabili nahi badituzu, oharraren edukia arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.
Jarraian zehazten diren baldintzak, eguneratu ziren azken egunetik indarrean daudenak dira. Nolanahi ere, BBK-k bere webguneko informazioa edonoiz aldatu edota ezabatzeko eskubidea dauka, eta informazio horretara iristeko bidea mugatu edo ukatu dezake, aurrez ohartarazi gabe ere, batez ere funtzionamendu egokirako ezarri den segurtasun-maila arrunta urritu edo desagerrarazi dezaketen arazo teknikoak sortzen direnean.
Lege-ohar hau edonoiz aldatzen denean, baldintza berriak argitalpenaren egunetik bertatik sartuko dira indarrean, eta egun horretatik aurrera, erabiltzaile guztiei ezarriko zaizkie.
Webgune honetako zenbait orrialdetan, bertako eduki edo funtzionaltasun berezien inguruko lege-ohar zehatzak daude. Hortaz, ohar horiek ere arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu. Erabiltzaileari BBKen zenbait produktu edo zerbitzu kontratatzeko aukera eskaintzen dioten orrialdeetan, hain zuzen ere, interesa duten erabiltzaileek kontratazioaren baldintza orokorrak dituzte eskuragarri.

1) Webgunearen titulartasuna

Webgune hau BBKren titulartasunekoa da. 2014ko azaroaren 20 dataz, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria-Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa banku fundazio bilakatzeko eskritura publikoa eman zuen BBK-k, Bilboko Vicente María del Arenal Otero notario jaunaren aurrean, 1.596 protokolo zenbakiaz, eta 2014ko azaroaren 24an inskribatu zen Euskadiko Fundazioen Erregistroan, F-375 Erregistro-zenbakipean, eta dituen helburuen arabera, aipatutako erregistroko Laugarren atalean sailkatuta. Helbide Soziala: Kale Nagusia, 19-2148001 Bilbo (Bizkaia). Identifikazio fiskaleko zenbakia G48412720

2) Pribatutasun-politika eta datu pertsonalen babeserako politika.

Orokorrean, BBKren webgunea erabiltzen denean, erabiltzaileei ez zaie eskatzen aldez aurretik euren datuen berri ematea.
Hala ere, erabiltzaileak zerbitzu jakin batzuk behar baditu eta BBKri bere datu pertsonalen berri ematen badio, sozietate honek datu horiek isilpean gordeko ditu, eta abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa (aurrerantzean DBLO), eta bere garapen-araudia beteko ditu. Hartara, beharrezkoak diren neurri tekniko guztiak hartuko ditu eskatzen zaion segurtasun-maila mantentzeko.

3) Jabetza industriala eta intelektuala.

BBKren webguneko eduki guztien titular bakarra BBK da, edo beste hirugarren bat (kasu horretan BBK-k dauka horiek erabiltzeko lizentzia), eta Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren legeak babestuta daude, kontrakoa adierazten ez den bitartean. Hona hemen eduki horien zerrenda bat, azalpen hutsezko balioa duena: testuak, agiriak, argazkiak, marrazkiak, irudiak, ikonoak, irudikapen grafikoak, ikus-entzunezko edo audio edukiak, eta horien diseinu grafikoa eta iturburu-kodea, markak, izen komertzialak edo beste zeinu bereizgarri batzuk.
Horrenbestez, erabiltzaileak BBKren webguneari dagozkion jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztiak errespetatu beharko ditu aldi oro. Horren ondorioz, webgunerako sarbidea izateak ez die erabiltzaileei bertako edukien gaineko jabetza intelektual eta industrialerako eskubide edota titulartasunik ematen.
Hertsiki galarazita dago atal honetan aipatutako BBKren webguneko informazio edo edukiak edonola ere ustiatzea, kopiatzea, zabaltze, aldatzea, publikoki komunikatzea, lagatzea edo eraldatzea; baita bestelako hedapenak erabiltzea ere. Hau guzti hau, dagozkion titularrek, espresuki eta aurretik baimendu gabeko edozein euskarri eta bitartekoetan egiten bada ere hartuko da kontuan. Webgune honetako edukia erabiltzailearen terminalera baino ezin da deskargatu, betiere, erabilera pribaturako denean eta helburu komertzialik ez badago.
Aipatutako edozein eskubide ez betetzeak baldintza hauen edota Jabetza intelektual zein industrialeko legeen urratzea dakar. Era berean, hala badagokio, Kode penalak zigortutako delitua ere eragin dezake, eta BBK-k izango du arau-hauslea den erabiltzailearen kontra aritzeko dagozkion jarduera legalak ezartzeko aukera.

4) Debekaturiko erabilerak

Ezin da BBKren webgunerako loturarik sortu hirugarrenen webguneetan, BBK-k aldez aurretik idatzizko baimenik eman ez badu. Halaber, ezin da BBKren webgunea edo bere edukia irudikatu beste pertsona, enpresa edo erakunde baten frame edo marko, zeinu bereizgarri, marka edo sozietatearen izen edo izen komertzialen bidez.
Edozein kasutan, arauen barruan beste orrialde batzuetan BBKren webgunera ezartzen diren loturek BBKren webgunera sartzeko bidea emango dute, baina ez dute bere edukia edo itxura (osoa edo zati bat) irudikatuko, BBKren logotipoa edo sozietatearen izena izan ezik (adierazgarritasun helburuekin beti ere).

5) Erantzukizunak.

BBK-k ez du ziurtatzen bere webguneko osagai eta informaziora etengabe sartzeko aukera, ez eta informazio edo eduki horiek behar bezala ikusi, deskargatu edo erabili ahal izango direla, bere kontrolpean ez dauden egoera edo faktoreengatik ekintza horiek ezinezkoak izan daitezkeelako edo eten zein zaildu daitezkeelako.
Ez dira BBKren ardurapekoak hirugarrenen espazio edo webguneetan dauden informazio eta edukiak, BBKren webgunean, bertara iristeko lotura, hiperlotura edo estekak egon arren. Hala berean, ez dira BBKren ardurapekoak hirugarrenen espazio edo webguneetan dauden informazio eta edukiak, webgune horietan, BBKren webgunera iristeko lotura, hiperlotura edo estekak egon arren. Ildo horretatik, BBK-k ez du batere ardurarik hirugarrenen webguneetan BBKren irudiarekin edo bere zeinu bereizgarriekin aurkezten den informazio eta edukien gainean, BBK-k berak berariazko baimena eman duen kasuetan izan ezik. Hortaz, ez da BBKren ardura, eta berak ezin du ziurtatu aipatu hirugarrenen espazio edo webgune horietako informazioaren edota bestelako edukien behar bezalako funtzionamendua, erabilgarritasuna, irisgarritasuna edo jarraikortasuna.
Hirugarren pertsona edo erakundeek BBKren webgunearen bidez eman edo eskaintzen dituzten mota guztietako edukien, informazioaren edo produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik ez dauka BBK-k, pertsona edo erakunde horiek bere Talde ekonomiko berekoak badira ere. Halaber, batere ardurarik ez dauka, goian esandakoekin lotuta gertatu daitezkeen edozein motatako kalte eta galerengatik, ondoko arrazoi hauek direla medio: (a) erabiltzaileei informazioa ez ematea edo emandako informazioa egokia ez izatea, egiazkoa ez delako, zehatza ez delako edo osorik eman ez delako; (b) kontratuak edo kontratu aurreko harremanak ez betetzea, behar bezala ez betetzea edo epez kanpo betetzea; (c) informazioaren gizarteko zerbitzu-emaile izateagatik dagozkien betebeharrak ez betetzea; (d) kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak urratzea; (e) jabetza intelektual edo industrialarengatiko eskubideak urratzea; bidegabeko lehia edo legez kanpoko publizitate ekintzak garatzea; (f) norbere datuen babeserako eskubidea edota beste eskubide hauek urratzea: sekretu profesionalarena, norbere ohorea zaintzearena, norbere eta familiakoen pribatutasuna eta irudia babestearena; eta, (g) oro har, aplikagarri den edozein lege, ohitura edo jokabide-kode ez jarraitzea.
BBK-k ez du ardurarik hartuko inongo kalte, galera, erreklamazio edo gastuen gainean, baldin eta ondoko hauen ondorioz gertatu badira: (a) telekomunikazio-sare eta lineen gainkarga edo akatsen ondorioz edo BBKren kontrolpean ez dauden beste edozein arrazoirengatik, sistema elektronikoaren funtzionamenduan gertatu daitezkeen interferentziak, etenaldiak, akatsak, hutsegiteak, telefono-matxurak, atzerapenak, blokeoak edo deskonexioak; (b) edozein motatako programa kaltegarriren bidez (birus informatikoak edo beste edozein) eta edozein komunikazio-bide erabilita ematen diren sarrera bidegabeak; (c) BBKren webgunearen erabilera bidegabe edo desegokia; (d) nabigatzailearen funtzionamendu okerrarengatik edo eguneratu gabeko bertsioak erabiltzeagatik gertatzen diren segurtasun edo nabigazio-akatsak.
Halaber, arrazoia edozein dela ere, BBK-k ez du bere gain batere erantzukizunik hartuko zuzeneko edo zeharkako kalteengatik, sortutako kalteengatik edota lortu gabeko irabaziengatik.
Edozein kasutan, erabiltzaileak Lege-ohar honetan edo ezarri dakizkiokeen bestelako baldintza partikularretan zehaztutako betebeharrak ez betetzearen ondorioz BBKek izan ditzakeen edozein motatako kalte eta galeren erantzulea BBKren webguneko erabiltzailea izango da.

6) Argitalpenak.

Webgune honen bidez egiten diren argitalpenek ez dituzte, inolaz ere, kasuan kasuko komunikazio-kanal ofizialetatik egin behar diren argitalpenak ordezkatzen (esate baterako, ondoko hauek: Europar Batasunaren Egunkari Ofiziala, Estatuko Aldizkari Ofiziala, Autonomia Erkidegoetako aldizkari ofizialak, Probintzien aldizkariak, Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofiziala, zabalpen handiko egunkariak…)

7) Segurtasun-politika.

Webgunera sartzeak ez du BBK behartzen webgunean birusik edo bestelako osagai informatiko kaltegarririk ez dagoela kontrolatzera. Erabiltzaileari dagokio programa informatiko kaltegarriak detektatu eta desaktibatzeko tresna egokiak izatea.
BBK ez da bere webgunera sartzerakoan erabiltzaileen edo hirugarrenen tresna informatikoetan sortu daitezkeen kalteen erantzulea.

8) Cookien politika.

Gure webguneetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu saioa eta bere lehentasunak mantentzeko, erabiltzailearen esperientzia pertsonalizatzeko eta webgunearen erabilerari buruzko estatistikak lortzeko. Gure orrietan nabigatzean, jarraian azaldutako Cookie Politikaren arabera cookieak erabiltzeko baimena ematen duzu. Honako politika eguneratu ahal izango da. Hori dela eta, aldizka kontsultatzea gomendatzen dizugu.

Zer dira cookieak?

Cookieak erabiltzaileak bisitatutako webguneek gordetzen dituzten fitxategiak dira eta beharrezkoak dira zerbitzu interaktiboen eskaintzan webgunearen nabigazioari abantailak emateko.

Cookie-motak:

Haien jatorriaren arabera:

  • Propioak: bisitatutako webguneak berak sortutako cookieak dira.
  • Hirugarrenenak: webgune horretan nabigatzean jasotako cookieak dira, baina horretan ostatu hartutako hirugarren zerbitzu batek sortu ditu.

Iraunaldiaren arabera:

  • Saioaren cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak hartu eta gordetzeko diseinatutako cookie-mota bat dira eta ez dira geratzen erabiltzailearen diskoan.
  • Cookie iraunkorrak: mota honetan datuak terminalean gordeta geratzen dira eta cookiearen arduradunak epe jakin batez horiek ikusi eta erabili ditzake. Denbora-tarte hori minutu batzuen eta urte batzuen bitartekoa izan daiteke.

Helburuaren arabera:

  • Helburu teknikoak: webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak dira. Horiek “ezinbestekoak” deiturikoak dira. Zerbitzaritik erabiltzaile askorengana baterako trafikoa bideratzen dute, sistemaren erabiltzaile gisa identifikatzea eta sartzea, etab.
  • Pertsonalizazioa: haren bidez erabiltzaile bakoitzak webgunea ikusi nahi den hizkuntza konfiguratzeko edo konfugurazio erregionala egiteko aukera ematen du.
  • Analisia edo errendimendua: modu anonimoan webguneraren atal desberdinetan izandako bisita-kopurua eta nabigatzeko irizpideak neurtzeko aukera eskaintzen du.
  • Publizitatea: webguneetan eskainitako publizitatean eraginkortasuneko parametroak sartzeko aukera eskaintzen du.
  • Jokabidearen publizitatea: webguneetan eskainitako publizitatean eraginkortasuneko parametroak ezartzeko aukera eskaintzen dute, erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioan oinarrituta.

Nolako cookieak erabiltzen ditugu BBKren webguneetan?

Cookie propioak:

Saioaren cookieak helburu teknikoetarako erabiltzen ditugu, webgunea funtzionamenduan mantentzeko ezinbestekoak dira. Webgunean nabigatzeko eta funtsezko zereginak erabiltzeko aukera eskaintzen dute. Adibidez, saioa mantentzeko. Cookie horietan ez da informazio pertsonalik gordetzen eta ez dute biltzen marketin-jardueretarako edo non nabigatu duzun gogoratzeko zure nabigazioari buruzko informaziorik.

Gainera, pertsonalizatzeko cookieak erabiltzen ditugu, erabiltzaileak ezaugarri batzuk pertsonalizatzeko aukera ematen dutenak, horrela zure soslaiaren arabera nabigatzeko esperientzia hobea eskaini ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak:

Analisirako cookieak: “Google Analytics”-eko cookieak erabiltzen ditugu. Google da haien jabea eta arduraduna. Lau cookie dira: “utma, utmb, utmc eta utmz”. Webguneetan nabigazioa neurtzeko eta analizatzeko aukera ematen du. Normalean bisita-kopuruari, ikusitako orrialdeei eta abarri buruzko informazioa lortzeko erabiltzen dira…; informazio horren bidez zerbitzu hobea eta egokituagoa eskaini daiteke.

Publizitateko cookieak: “Google Adwords”-eko cookieak erabiltzen ditugu. Haien bidez ahalik eta modurik eraginkorrenean publizitateko espazioetan erakutsi beharreko informazioa kudeatu daiteke, bezeroak webgunearekin daukan elkarreraginaren bitartez.

Gizarte-sareetako cookieak: BBKren webgune batzuetan “Atsegin dut” edo “Partekatu” bezalako botoiak aurki ditzakezu, webguneko hainbat eduki Facebook, Twitter, edo Tuenti bezalako sare sozialetan partekatzeko. Funtzionalitate horrek sare sozial hauen webguneei lotzen duten cookieen erabilera dakar. Sare sozialetako cookieen erabilerari buruzko informazio gehiago edukitzeko, kontsultatu ezazu cookieei buruz duten politika propioa.

Nola desinstalatu cookieak?

Nabigatzaileetan badaude cookieak blokeatzeko eta ezabatzeko aukerak, baina Interneteko nabigatzailearen arabera prozedura desberdina izan daiteke eta, ondorioz, Interneteko nabigatzailearen ekoizleak eskainitako jarraibideak begiratzea gomendatzen dizugu. Mugikorren kasuan, nabigatzaileak aukera horiek edukitzen ditu “Doitu” atalean.

Hala ere, zure nabigatzailea gure cookieak atzera botatzeko konfiguratu nahi baduzu, kontuan izan ezin izango ditugula zure lehentasunak mantendu eta orrialde batzuk ezin izango direla erabili.

 

9) Aplikatuko den legeria eta jurisdikzioa.

Baldintza hauek espainiar legeriaren menpe daude, eta edonoiz berrikusi eta aldatu daitezke indarreko legerian egiten diren aldaketetara egokitzeko.
Webgunearen erabilerarekin sortu daitekeen edozein gatazka konpontzeko, erabiltzailea eta BBK Bilboko epaitegien eskumen eta jurisdikziopean daudela beren-beregi onartzen dute, eta eduki dezaketen edozein foru orokor edo bereziri uko egiten diote.

 

Pribatutasuna

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari jarraiki, jakinarazi nahi dizugu, webgune honen formularioetan jasotzen diren datu pertsonalak BBKren fitxategi batean sartuko direla, aipaturiko datu-formularioaren xede diren eskabideak zein jarduerak kudeatu ahal izateko.

Formularioa bete eta aurkeztean, zuk berariazko baimena ematen duzu jakinarazitako datuen tratamendu automatizatua egiteko, betiere datuak jasotzeko izan diren xedeak (informazioa bidaltzea, kontsultak, harpidetzak, izen-emateak eta eskabideak) gauzatzeko. Era berean, berariazko baimena ematen duzu, aipatu xede zehatz horiek gauzatzeaz arduratuko diren erakunde edota pertsonei zeure datu pertsonalak jakinarazteko, eta helburu horretarako bakarrik.

Halaber, zuk onartzen duzu, formulario bakoitzean horretarako dagoen laukitxoa markatu ezean, zeure datu pertsonalak BBK-k tratatu ahal izatea segmentazioak edo profilak egiteko informazio-helburuekin, zure beharrizan eta berezitasunetara egokitzeko BBKri buruzko publizitate edo/eta informazioarekin mezu elektronikoak edo antzekoak bidaltzen direnean.

Posta-trukerako, emandako informazio pertsonala eguneratua eta zehatza izan dadin, BBKri jakinarazi behar zaio interesatuaren (posta elektronikoaren) harremanetarako datuetan ezelango aldaketarik izaten bada.

Jakinarazten zaizu edozein unetan fitxategian sartzeko, zuzenketak egiteko, ezeztatzeko eta kontra egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzula fitxategiaren arduradunaren aurrean (BBK, helbidea: Gran Via/Kale Nagusia 19-21, 48001 – Bilbo). Horretarako, aipaturiko eskubideak erabiliz idazki bat bidali behar duzu postaz goian aipaturiko helbidera, edo posta elektronikoz (info@bbk.eus) edo telefonoz (94 401 80 54 – 94 401 73 37) zeure nortasuna eta interes legitimoa egiaztatuz”.

Skip to content