http://www.bbk.eus/?lang=eu

Music Legends. Aurora Beltrán

Home  /  Programazio  /  BBK Zikloak  /  Current Page

Aurora Beltran oso txikitatik kezkatu da musika-kontuez: aitak gitarra bat oparitu zionean hasi zen dena. Modu autodidaktan jotzeari eta konposatzeari ekin zion orduan.

15 urterekin biolina eta solfeoa ikasi zituen eta hala ibili zen 7 urtez Pablo Sarasate Goi Mailako Kontserbatorioan, baina ez zituen ikasketak amaitu. 19 urterekin Belladona (1984-1987) izeneko emakumezko rock taldea sortu zuen. Soñua disketxe independente baten arreta piztu eta “Las Mujeres y los Negros Primero” izeneko biniloa grabatu zuten bertan. Kontzertu ugari egitea lortu zuten; hala, berritzaile gisa hartu zituzten eta errespetu handia eduki zieten 1987an taldea banandu arte. Urte berean, Lolo Beltran anaiarekin batera Tahúres Zurdos taldea sortu zuen. Talde honen ibilbideari 17 urte geroago utzi zioten (nahiz eta 2019an berriro elkartu zen), hainbat urtetan, kritika oso onen artean, kontzertuak, estudioko 8 disko, zuzeneko disko bat eta hainbat bilduma-lan egin ondoren. Orduan, Aurorak bakarkako ibilbideari ekin zion. Estudioan berak grabatutako 3 disko dauzka: “Clases de Baile” (2008); “Museo Púrpura” (zuzenean 2012); eta “Usiana” (2017).

Osasun arazoak direla eta, ezin izan du azken lan hau aurkeztu baina, zorionez, urtebeteko susperraldiaren ondoren, arrakasta handiz eta jarraitzaile leialen harrera ona jasota itzuli da agertokietara.

tickets


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial