Anje Duhalde & Niko Etxart

Ostirala
02
Abe 2016
Berrogei urte eta gehiago darama Anje Duhaldek aitzindari bezala Euskal musikaren munduan. Hasieratik jakin du Euskal kanta beste errepertorio zabal batekin lotzen eta nahasten. Bere ibilbide musikala luzea betidanik Euskal musikaren historiarekin lotuta izan da. Ahots berezi ta beroa, rocka, folka eta doinu tradizionalak bere konposaketetan erabili dituenak. Euskal rockaren antzindaririk xarmangarriena ez ezik, hasera haseratik emankor bezain eklektikoa eta karismaz betea azaldu zaigu. Bai Xiberoko “bortü botza” deritzan usantzara ahotsaren epela destilatzen duenean hala nola rock & roll-aren interpretazioan eztarria zorrozten duenean ere, publikoarekiko sinesgarritasunez beteriko komunikazio zuzena eta freskoa erdiesten du. tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content