Ana Sofia Varela

Asteazkena
07
Eka 2017
Ana Sofia Varela ahotsik nabarmenenetakoa da fadoaren belaunaldi berria deiturikoan. Mário Pacheco gitarra-jotzailearekin elkarlanean ibilitakoa, zenbait bira egin ditu berarekin, eta beranduago Clube de Fado-ko artista-zerrenda finkoan sartzera gonbidatu zuen. António Chaínho-ren “A Guitarra e Outras Mulheres” lanean hartu zuen parte. 2005ean “Amália Rodrigues” saria eman zioten emakumezko ahotsik onenari. 2006an etapa berria hasi zuen bere ibilbidean, José Peixoto, Fernando Júdice eta Viki-rekin Sal taldea sortu zuenean. 2009an beste “Amália Rodrigues” sari bat jaso zuen “Fados de Amor e Pecado” albumagatik. Bonua 5 kontzerturako: 76€. BBK Salako leihatilan ordaindu ahal izango da soilik Kutxabank txartelaren bidez apirilaren 25era arte (gehienez bonu 2 txartel bakoitzeko). tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content