agurra

AGURRA

Ostirala
24
Mar 2023

Euskaraz

VIDANIA

Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga

Dramaturgia: Nina Mitrovic

Antzezleak: Cándido Uranga eta Iñigo Gastesi

“AGURRA maitasunezko eta gorrotozko obra bat da, bakoitzaren barne-aieneari buruzkoa. Beren iraganaren esklabo diren bi gizon bakartiren istorioa da."

Semeak aita izango dela jakin berri du. Aitak zahartzaroko gaixotasun bat duela jakin berri du. Aita ahanzturan erori baino lehen, semea harengana joaten da kontu eske, boxeo-borroka bat egiteko prest. Urteetan isildutako mina eta beldurra azaleratuko dituzte kolpeek. Hainbeste dago jokoan! Gizon "ahula" eta gizon "indartsua" aurrez aurre. Semeak dena du irabazteko, aitak dena galtzeko.

Emanaldiaren ostean 'Desmontaje' bat egongo da Borja Ruizen eskutik (solasaldi labur bat publikoarekin eta konpainiarekin, eszenan bizitakoa sakontzeko eta hausnartzeko)

Sarrerak: 12 €

%50ko beherapena Kutxabank txartelekin

Tematikoak

Skip to content